Lyme Gaixotasunaren Euskal Herriko Elkartearen web horri ofizialean zaude.

ALYME, Lyme gaixotasuna dugun Euskadiko gaixoek eta gure familiarrek osatzen dugun elkartea gara, hauek dira gure helburuak:

  • Euskadin Lyme gaixotasunaren inguruan zabalkuntza eta orientazioa
  • Komunitate medikoaren eta beste gaixoen artean hedapena
  • Gaixotasunaren inguruko terapiak, epidemiologia, kausak eta diagnostikorako ikerkuntza zientifikoari laguntza
  • Gaixoei eta familiarrei laguntza eta auskarria
  • Komunitate medikuaren aldetik onarpena eta tratamendua

Gaixotasuna

ISILEZKO GAIXOTASUN BAT

Lyme gaixotasuna edo borreliosia, ehunak kortxoa-kentzekoa bezala zulatzen eta hauetan barneratzen den eta kiribil forma duen Borrelia Burgdoferi izeneko bakteriak eragiten du. Organismoaren edozein lekutik barreia daiteke (burmuina, fluido sinobiala, nerbio sistema eta beste organu batzuk), sintoma anitzak eraginez eta beste gaixotasun batzuk imitatuz.
Infekzioa ez bada garaiz detektatzen eta tratatzen, beste estadio batzuetara pasa daiteke edo azkenik fase kronikora iritsi daiteke, osasunean ondorio larriak eraginez.

              

NOLA KUTSATZEN DA?

Lyme gaixotasuna nagusiki akainek eta artropodoek transmititzen dute. Ehuneko kasu altuetan ez da marka berezia (eritema migrans) azalean agertzen, bere detekzioa zailagoa eginez. Gero eta denbora gehigo akaina itsatita egon, gero eta errazagoa izango da gaixotasuna kutsatzea.
Akainak Lyme gaixotasuna eragiten duen bakteriaz gain, beste ko-infekzio batzuk transmititu ditzazke.

 

ZEIN DIRA SINTOMAK?

Lyme gaixotasunari “imitatzaile bikaina”deitzen zaio, bere sintomak beste gaixotasunen antzekoak direlako. Lyme duen jende ugaria urteetan zehar beste gaixotasunekin diagnostikatua izan da: Artristis reumatoidea, Esklerosi anizkuna, Neke kroniko sindromea, Fibromialgia, ELA, Parkinsona, Lupusa edo gaixotasun mentala.
Sintomak agertu eta desagertu daitezke itxurazko kausarik gabe, denboran zehar gora-beherak ematen direlako.

Los síntomas pueden aparecer y desaparecer en el tiempo sin causa aparente, y varían de una persona a otra.

Sintoma ohikoenak hauek dira:

  • Giharren eta artikulazioen mina
  • Neke fisiko bizia
  • Gripearen sintomak
  • Afektazio neurologikoak
  • Memoriaren arazoak eta arazo kognitiboak
  • Mareoak eta tinitusa
  • Aurpegiaren paralisia
  • Bihotzaren eta biriken arazoak
  • Arreta falta eta hiperaktibitatea (umeetan)
  • Argiari, usaiei eta soinuei toleranzia eza
  • Ikusmenean afektazioa
  • Depresioa, suminkortasuna, umore aldaketak eta antsietatea
  • Nauseak, diarrea eta min abdominala
  • Loan alterazioak
  • Txingurritasunak, erreminak, hozmintzeak
  • Sukar errepikariak
  • Migrainak
  • Etab.

 

NOLA JAKIN LYME DUDALA?

Nahiz eta B.O.E-en “eskualdeko gaixotasun endemiko” bezala sartuta izan eta aditu ugariek gure lurraldean ematen ari den gorakadaren abisua eman, Espainan Lyme gaixotasunaren diagnostikorako zailtasun haundiekin topatzen gara, herrialdean gaixotasuna existitzen ez dela kontuan hartzen delako.

Gainera, Borrelia detektatzeko erabiltzen diren diagnosi frogak (Elisa eta Western Blot) sentsibilitate murritza dute eta honek “negatibo faltsu”-en portzentai haundia implikatzen du, gaixoak diagnostikorik gabe geldituz.

Edonola ere, gaur egun Lyme gaixotasuna klinikoki diagnostikatu behar da eta gaixoen sintometan oinarrituta. Joan zure familiako medikura edo internistara, Lyme gaixotasuna duzula uste baduzu, diagnostikatu eta behar ezkero ahalik eta azkarren tratatzeko.

 

NOLA SAIHESTU?

Ezinbestekoa da akainen ziztadetatik babestea, mendian edo arrisku guneetan sartzen garenean:

  • Larruazalean eta arropetan repelente egokia erabili
  • Arropak argiak jantzi, galtzerdiak galtzak gainetik eta kapela erabili
  • Ibilbideetan barne ibili eta saihestu sahats altuak edo beste landaretzak
  • Etxera bueltatzean, kontrolatu zure larruazala eta haurrena ere (burua, arpilak, belarriak, zilborra, hankak …)
  • Tenperatura altuetan garbitu erabilitako arropak

Akain bat erantsita aurkitzen baduzu, joan zure osasun zentrora, behar bezala nola kendu banatu dugun dokumentuarekin.

Dokumentazioa

Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu eta Alymeko kidea bilakatu nahi baduzu, hemen duzu eskuragarri izen-emate orria:

Kontaktua

Elkarteari edo Lyme gaixotasunari buruzko edozein galdera suertatzen bazaizu jarri zaitez gurekin harremanetan. Ahal bezain pronto erantzungo dugu.